Espainiar eta frantses gobernuei eskatzen diegu beren ardura aintzat har dezatela eta lagun dezatela armagabetzean
2016/12/22
ELA eta LABeko idazkari nagusiek –Adolfo Muñoz “Txiki” eta Ainhoa Etxaidek– abenduaren 16an Luhusun izandako polizia operazioaren inguruko adierazpena irakurri dute gaur goizean Bilbon. Ekitaldian ere EAJko eta EH-Bilduko arduradun nagusiak izan dira, Andoni Ortuzar eta Arnaldo Otegi. Adierazpenak honako alderdi eta eragileren babesa ere izan du: Podemos Navarra, Geroa Bai, ESK, STEE-EILAS, Etxalde, Anticapitalistas Euskadi eta Podemos Donostia.