Gutxiengo Errentaren aldeko elkarretaratzea Bilbon
2014/01/28
Gune plataforma osatzen duten sindikatu eta eragile sozialek deituta elkarretaratzea egin da gaur goizean Bilbon. Ehunen bat pertsona elkartu da Lanbideko bulegoen aurrean Gutxiengo Errentaren beharra aldarrikatzeko. Manifestariek erakunde honek jartzen dituen oztopoak salatu dituzte.