ELAk gatazka eta grebak aktibatzearen alde egin du hitzarmena berritzeko
- Industria eta Eraikuntza
- Industria eta Eraikuntza
- Gernika-Durango
- Bilbo
- Ibaizabal-Nerbioi
- Eskumaldea
- Ezkerraldea-Kadagua
Bizkaiko Metalaren Hitzarmenaren negoziazioak blokeatuta jarraitzen du. Gaur, azaroaren 18an, egindako hamaikagarren bilera aurrerapausorik gabe amaitu da, FVEM patronalak murrizketen aldeko proposamenari eta ELAk eskas jotzen dituen soldata igoerei eutsi baitie.
Patronalak hasierako proposamenari aldaketa txiki batzuk egin dizkio, baina sindikatuaren ustez, mugimendu taktiko hutsak dira, garrantzirik gabekoak eta onartezinak. Gainera, ELAk salatu du FVEMek plataforma intersindikal bateratua baztertzen jarraitzen duela eta benetako negoziazioa atzeratzen ari dela.
Bizkaiko KPIa urrian % 5,2koa izan dela gogorarazi du ELAk, eta egoera horretan negoziazioak blokeatuta jarraitzea onartezina dela adierazi du. Horregatik, negoziazioa desbloketazeko gatazka eta grebak aktibatzea beharrezkoa dela defendatu du.
Hurrengo negoziazio bilera abenduaren 14an egitea aurreikusi dute.