ELAk pentsiodunen plataformek deitutako mobilizazioetan parte hartzera deitu du
Zahar-sarien inguruan erabaki diren erreforma guzti-guztiek pentsio-sistema publikoari eraso larria eragin diote. Pentsiodunen erosteko ahalmena etengabe hondatu dute.
ELAk pentsioen erreforma guztiak salatu ditu eta haien aurka jo du, greba orokorrak deitzeraino.
Eztabaida sakona hasi behar da aberastasunaren banaketaz. ELAren posizioa da pentsioen gaian ere alternatibarik badagoela, hain zuzen bertan erabakitzen den sistema publikoa, transferentzia partzial eta baldintzatuak ukatuko dituena, zahar-sarien zenbatekoa eta erosteko ahalmena hobetuko duena, gutxieneko zenbatekoa 1.080 € izango delarik.
Helburu horiek lortzeko mobilizazio soziala ezinbestekoa da. Horregatik, ELAk sostengatu egiten ditu pentsiodunen kolektiboek deitutako mobilizazioak.