Muñoz: "EAJk euskal pentsionistei azaldu behar die PPrekin sinatu duen akordioa"
2017/05/04
Adolfo Muñoz ELA sindikatuko idazkari nagusiari elkarrizketa egin diote gaur goizean Radio Vitorian. Muñozek nabarmendu duenez, PPren eta EAJren artean itxi den aurrekontu-akordioak "finkatu egiten ditu murrizketak eta politika antisozialak", bi alderdi politikoak bat baitatoz gai hauetan.