Gipuzkoako zabor bilketaz arduratzen diren langileak grebara jotzeko prest agertu dira

2013/03/13
Gipuzkoako zabor bilketaz arduratzen diren langileak grebara jotzeko prest agertu dira
ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuetako ordezkariak adierazi dute gaur Donostian lan hitzarmenaren negoziaketa erabat blokeatuta dagoela. Era honetan, hitzarmena maiatzak 7 baino lehenago ez bada sinatzen langileak mugagabeko greba hasiko dutela iragarri dute: lan erreforma ez ezarri eta erosmen ahalmena bermatzen duen soldata igoera lortu arte.

Langileok Gipuzkoako zabor bilketa, bilketa selektibo, kale garbiketa, ibai, hondartza eta portu garbiketa, birziklatze planta, eta zabortegiko lanaz arduratzen dira, besteak beste.

Besteak beste, ondorengo bi puntuak eskatzen dituzte: lan erreforma hitzarmen honetan ez ezartzea eta alorreko langileen erosmen ahalmena ziurtatzen duen soldaten igoera.

Negoziaketa mahaiko sortzi bilera egin dituzte, azkena otsailak 28an izan zen eta sindikatuok negoziaketa erabat blokeatuta dagoela azpimarratu zuten. Datorren martxoak 18rako bilera berri bat deituta dago.

Hitzarmena maiatzak 7 baino lehenago ez bada sinatzen langileak mugagabeko greba hasiko dute.