ELAk LOCEren ezarpenerako egutegia gelditzea eskatu du
Partido Popularraren porrota ekarri duten martxoaren 14ko hauteskunde emaitzen ondoren, ELA sindikatuaren Irakaskuntzako Sektorialak:
1. Gogorarazten du PPren hezkuntza legeek (Kalitate Legea, Lanbide Heziketako Legea, Unibertsitate Legea) Hego Euskal Herriko hezkuntza komunitatearen erabateko gehiengoaren gaitzespen garbia, baita Estatuko gainontzekoena ere, jaso zutela. Hauteskunde hauek igarota, nabarmen geratu da alderdien eremuan ere gutxiengo batek bakarrik abalatzen dituela aipatu legeak.
2. Errealitate horrekin bat, gobernu zentral berriak, bere inbestidura ondoren, abian diren lege-garapenak "LOCErenak nahiz LOUrenak" gerarazi ditzala exijitzen du eta horretarako lege horietarako aurrikusitako ezarpen egutegiak berehala bertan behera utz ditzala.
3. Halaber, exijitzen dio EAEko Hezkuntza Sailari "aipatu legeen aurka egin dituen adierazpen ugari eta irmoekin bat etorriz" beharrezko gestioak, instituzionalak eta beste era batekoak, egin ditzala, epe laburrean haiek geldiarazteko balio izango dutenak; ez dezala konpartitzen ez dituen xedapen legaletan oinarritutako dekretu eta agindurik promulgatu eta benetako pausuak eman ditzala hezkuntza sistema propioa osatzeko.