Europak berriz ere agerian utzi du borondate politiko falta enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko
Europar justiziaren azken erabakiak berriz ere Espainiako Estatua seinalatzen du, behin-behineko kontratazioaren abusua geldiarazteko neurri nahikorik ez izateagatik. Interpretazio horren arabera, indarrean dagoen araudiak ez ditu jardunbide horiek behar bezala zigortzen eta, beraz, Europako legediaren aurkakoa da.
Azken epai honek ELAk urte luzez salatu duena berresten du:
Azken epai honek agerian uzten du ELAk azken urteetan salatu izan duena:
-
Ez Iceta Legea deiturikoa, ez EAEko Administrazioaren Kidego eta Eskalen Legea, ez gainerako araudia, ez dira konponbide nahikoa eta bermatzailea aldi baterako kontratazioaren gehiegizko erabilera jasaten ari diren sektore publikoko milaka langileentzat. Konponbidea, nahitaez, plantilla horiek kontsolidatzea eta etorkizunean egoera hori berriro errepikatzea eragotziko duten neurriak artikulatzea izango da. Eta aipatutako araudiak ez du bermatzen ez gauza bat, ez bestea. Auzitegiak adierazi duenez, ez aldi baterakoak mugagabe ez-finko bihurtzea, ez aldi baterako izendapenak amaitzean aurreikusitako kalte-ordainak, ezta aldi baterako langilearen esperientzia kontuan hartuko duten hautaketa-prozesuak ere ez dira neurri nahikoak, egokiak eta Europako araudiarekin bat datozenak. Eta horrek aldi baterako lan-harremana mantzentzea dakarrelako eta, beraz, prekarietate-egoera ere.
-
Europako Auzitegiek ez dute langile horien finkotasun automatikoa erabakiko, eta, beraz, gaur egun inoiz baino gehiago, ezinbestekoa da mobilizatzen jarraitzea beharrezkoak diren lege-aldaketak egin daitezen, Hego Euskal Herriko sektore publikoan dauden 77.000 aldi baterako baino gehiago finkatzen direla bermatzeko. Epaiak atea irekitzen dio finkotasunari, hartu daitekeen neurri gisa, baina Auzitegi Nagusiaren esku uzten du, eta ez dezagun ahaztu, azken urteotan epai ugari eman dituela kontrako zentzuan. Aipatzekoa da, gainera, epai honek, langile laboralei buruz hitz egiten duela.
Hego Euskal Herriko enplegu publikoaren egoera larria da. ELAk adierazi duen bezala, gaur egun 77.000 behin-behineko langile baino gehiago daude. Eusko Jaurlaritzaren eta gainerako erakundeen propagandaz harago, Eustateko datuak oso argiak dira: behin-behinekotasunaren batez besteko tasa %35etik gorakoa da, Iceta Legeak ezarritako %8tik oso urrun. Tasa horrek sektore pribatukoa hirukoizten du, eta osasungintza bezalako arloetan %40tik gora da.
Gobernuek eta erakundeek sektore publikoko behin-behinekotasun arazoa onartu dute eta ez dute konponbiderako neurri nahikorik hartu. ELAren arabera, ordezkapen-tasek aitzakia gisa balio izan dute egoera hau justifikatzeko, eta horrek zerbitzu publikoen murrizketa eta pribatizazioa ere erraztu du, enplegu publikoa lehentasun politiko izan gabe.
ELAk muga horiek kentzea eta behin-behineko langileak egonkortzeko irtenbideak martxan jartzea eskatzen du, arazoa berriro ez errepikatzeko. Horrez gain, enpleguari eta soldatei buruzko erabakiak hemen bertan hartu ahal izatea defendatzen du, langileen lan-baldintzak eta zerbitzu publikoen kalitatea hobetzeko bide gisa.