Larunbat honetan TTIPen aurkako mobilizazio berriak

2015/10/09
Larunbat honetan TTIPen aurkako mobilizazio berriak
Bihar, urriak 10, Euskal Herriko hainbat erakundek deituta mobilizazioak egingo dira TTIP, TISA eta CETA Merkataritza Hitzarmenak salatzeko. Hitzarmen hauek demokrazia, zerbitzu publikoak eta lan-, osasun- eta ingurumen-eskubideak mehatxatzen dituzte. Multinazionalen interesak interes orokorraren gainetik jartzen dituzte.

Horretarako mosaiko sinboliko batzu egingo dira ondorengo leku eta orduetan:

- Iruñea – 12.30ean, Sarasate Pasealekuan

- Gasteiz - 12.30ean Foruen Plazan

- Bilbo - 12.30ean Arriaga Plazan

- Donostia - 12.30ean Zurriolan

Mosaiko hauekin hitzarmen horien kontrako milaka euskaldunen jarrera adieraziko da, eta Europako instituzio eta gobenuei Europako herritarren ahotsa aintzat hartzea exijituko zaie, 3.200.000tik gora sinadura jaso baitira horren kontra.