ELAk jazarpen sindikala salatu du ingurumen-plaza bat kentzeko erabakian
Urdaibaiko Biosfera Erreserbako Zerbitzuaren Zuzendaritza Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin lurralde hauskor hau babestu beharko lukeen Ingurumen Zerbitzua desegiten ari da, nahiz eta Euskadi osoan horrela izendatutako erreserba bakarra izan, bere balio ekologiko eta soziokultural bereziagatik.
Ingurumena babesteko zerbitzuaren desagerpen progresiboaren prozesu hori duela hilabete batzuetatik hona jarraitua izan da, laneko jazarpen-praktikak barne, Erreserba honen legezko babes-estandarrak jaisteari uko egin dioten ingurumen-teknikariak baztertzeko. Eta aurreikuspenen arabera, datozen asteetan amaituko da ingurumena babesteko hiru plazetako bat amortizatuta (zehazki, ELAko ordezkari sindikal batek betetzen duen plaza).
Eta hori justifikatzeko, Eusko Jaurlaritzak arrazoi bakar bat argudiatu du: "Pandemiaren ondorengo suspertze ekonomikoa, sustatzaileen finantza-eskuragarritasun handiagoarekin eta etxebizitzetan ostatu turistikoak emateko proiektu ugariekin batera". Zalantzazko argudioa da euskal administrazioarena Urdaibaiko Erreserbako ingurumena babesteko plazen heren bat kendu izana arkitekto urbanisten plazak bikoizteko.
Dagoeneko turistifikazio masiboaren ondorioak jasaten ari den lurralde batean, ezin zaie lehentasuna eman turismo-ostatuen proiektu gehiagori. Aitzitik, Urdaibain lehentasuna tokiko biztanleen beharrei erantzutea izan behar da, bertako ekosistemen paisaia eta ingurumen-balioa errespetatuz. Urdaibaiko biztanleei etxebizitza-irtenbide bat emateko, beren lurraldea kontserbatu behar da, eta ez da salgai jartzen jarraitu behar, higiezinen eta turismoaren espekulatzaile gutxi batzuen intereserako. Are gehiago, etxebizitzaren eztabaida puntu kritikoan dagoen une honetan.
ELAk salatu du jazarpen sindikalaren neurri honi, eta horri eutsi nahi dion argudioa bera ere, edozein ingurumen-helbururen aurka bait doa. Urdaibai babesteko premiazkoa da Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Zerbitzua eraisteko ahalegin oro saihestea ta erreserbaren sorrera-asmoa defendatzen duten langileen aurkako errepresalia oro ere.