19 hildako lan istripuetan 2015ean
Lehenik eta behin hildakoaren senitarteko eta gertukoekiko gure babes eta elkartasuna adierazi eta Euskal Herriko langileok pairatzen ditugun lan-ezbeharren ondorio beltzak direla eta gure haserre eta kezka erakutsi nahi dugu. Zentzu honetan eta azken hau kontuan izanik, 19 lirateke 2015. urtean zehar bere lanpostuetan bizitza galdu izango luketen pertsonak.
Guztiz deitoragarria deritzogu lan-istripu mota hauetan segurtasun neurri exkaxak eta antzeko faktoreak etengabe errepikatzen diren honetan, ardura daukaten erakundeek ez dutela inolaz ere lan-segurtasun eta osasunaren inguruko bete-beharrak enpresei betearazteko neurri eraginkorrik hartzen.
Egoera honen aintzinean eta hainbat eremutan berrindartze ekonomikoa aipatzen denean, gure buruari galdetzen diogu ea noiz izango ote den kontuan langile ororen lan baldintza seguru eta duinak bermatu ezean, erraz aurreikusi daitekeen eta jatorrian lan-baldintzen etengabeko prekarizazioa lukeen ezbehar-kopuruen handitzea etor daitekeela.
Gure iritziz eta estatistika ofizialetatik haratago, gaur gertatutakoak berriro ere baieztatuko luke krisi ekonomikoaren aitzakian hartutako erabaki politikoek, lan-ezbehar kopurua gutxitzetik eta langile klasearen segurtasun eta osasuna hobetzetik urruti, lan-baldintzen etengabeko kaxkartzea baizik ez dutela eragin.
Azkenik, lan-prekarietatea desagertarazteko borrokan gure konpromezua berresten dugu, eta zentzu horretan ELA, LAB, STEE-EILAS, EHNE e HIRU sindikatuek etzi (Ekainak 03, asteazkena) eguerdiko 12:00etan Olaberriako Karobi Industrialdeko biribilgunean deitutako protesta elkarretaratzean parte hartzeko deia luzatu nahi dugu.