Arlo publikoko azpikontratetan enplegua mantentzea eskatzen duen Herri Ekimena aurkeztu du ELAk Legebiltzarrean
Gaur goizean Legebiltzarrean idazki bat erregistratu du ELAk. Orain Legebiltzararri dagokio eskaria onartzea eta horrela bada lau hilabete izango dira 30.000 sinadura biltzeko.
Legegintzako Herri Ekimen honen bitartez, enpresak aldatzen direnean langile azpikontratatuen subrogazio-eskubidea izatea eta gutxieneko lan- eta soldata-baldintzak bermatu nahi ditu ELAk. Aldiz, bi baldintzak bete ezean zigorrak eskatzen ditu sindikatuak.
Mirari Irure Zerbitzu federazioko idazkari nagusiak azpimarratu du azken urteotako erreformak jasan ondoren Langileen Estatutua guztiz hustu dela eskubidez, eta azpikontratetako langileen kidegoa bereziki babes gabe geratu dela enpresarien erasoen aurrean. “Alde batetik, patronalaren blokeoaren ondorioz hainbat sektore-hitzarmen ez dira berritu, eta enpresa-hitzarmenaren alternatiba ez da berme nahikorik enpresaz hainbeste aldatzen diren langileentzat. Bestetik, zerbitzu azpikontratatuetako baldintzak berez prekarioak badira; kasuan kasuko enpresariaren menpe utziz gero, are gehiago okertzeko arriskuan egongo lirateke”.