Jaurlaritzak enplegu publikoaren suntsiketa eta murrizketa politikan aurrera jarraitzeko intentzioa duela azaldu zuen
Bilera hontan ELAk mahai orokorrean gobernuak egindako proposamena atzera botatzeko eskatu zuen, proposamen horrek lanpostuen galera eta murrizketak suposatzen bait ditu. Proposamen honen aurrean, sailburuordeak adierazi du aurtengo presupuestoa 9.200 milloikoa izango dela eta hortaz, emplegu publikoaren suntsiketa eta murrizketa polítika aurrera eramango duela berretsi zuen.
ELAk berriro ere proposamena atzera botatzeko eskatu zion, fiskalidadea errotik aldatzea eta Mahai Orokorrean egindako planteamendua guztiz aldatzeko deia berretsi du eta zerbitzu publikoak indartu, autogobernua defendatu eta langileen lan baldintzak garatzeko apustua egin dezan eskatu zion.
Azkenik ELAk Zerbitzu publikoetako langilegoari mobilizatzeko deia berresten du hori bait da gelditzen zaigun bidea polítika hauek errotik aldatzeko.