ELAk salatu du Auzitegi Goren espainolak Donostiako zortzi gazteren aurkako espetxe zigorra berresteko hartu duen erabakia

2013/04/08
2008ko azaroan, hemezortzi auzipetu egin zituzten Segiko kide izatearen akusaziopean. 2009an, baldintzapeko askatasunean aske geratu ziren, guztira 170.000 euroko fiantzak ordainduta.

Prozesu hau, irregulartasunez beteta, zati bat besterik ez da ehun gazte baino gehiagoren aurka beren militantzia politikoarengatik burutzen ari dena eta PP-PSOEk eta frantziar eta espainiar konfederazio sindikalek sinaturiko Itun Antiterroristatik eratorritako bultzatada politiko errepresiboan oinarritua dago. Indarrean dagoen Itunak xede izan zuen- eta oraindik du- erreferentzi independentista ezabatzea eta egungo prozesu politikoa baldintzatzea espainiar egitura konstituzionalak ezarritako mugak ez gainditzeko. Bestalde, gazte eta beren familiei ezartzen zaien ziurgabetasuna eta aurretiko sarekadak, atxiloketak eta kartzelaratzeek, gure ustetan, helburu dute mugimendu politiko oso baten kikiltzea eta gazte hauek militantziarekiko desafekzioa eta militantzia bera uztea.

Horregatik, ELAk estatuko itun hau bertan behera uztea exijitzen du babes ideolojiko, judizial, politiko eta morala ematen diolako errepresio dinamika anker honi eta, bide batez, exijitzen du proiektu politiko baten alde militatzearen eskubidea bermatua izan dadin, inongo errepresaliarik gabe.