ELAk enplegu publikoaren alde egin du Nafarroako Gobernuaren aurrean

2013/10/15
ELAk sindikatuek Gobernuari emandako dokumentu bateratua defendatzen du, lanaldi urritzeak eta aurreikusitako edota inposatutako murrizketenatzera-egitea batzen baititu.

 

ELA sindikatuak aldarrikatzen du enpleguaren banaketa sustatzea langabeziaren aurkako irtenbide behar-beharrezkoenetariko bat dela, eta horregatik eginarazi eta sinatu du proposamen multzo bat, Zerbitzu Publikoko beste sindikatuekin batera. ELAk nabarmentzen du Funtzio Publikoari emandako dokumentu bateratuak exijitzen duela Nafar Gobernuak maiatzan aurkeztutako proposamenak (kontratu ez finkoen zatiketa hedatua, Hezkuntzan lanaldiak gero eta gehiago urritzea edo “ez-borondatezko formulak” aztertzea) kentzea, eta aldi berean kontratazioak oinarri orokor honek aginduta egon behar dira: ordezkapen kontratuak ordezkatuak zituen ezaugarri berak izan behar ditu, landaldi osoak zatitu ez daitezen.

Halaber, dokumentu bateratuak jabegabeko eta bajen estaldura exijitzen du (Gobernua aurka egonik) baita duela hiru urtez geldiarazitako enplegu publikoaren eskaintzaren deialdia egitea ere. ELAk kutsatuta, sindikatu guztiek bat egin dute 2010ean Hezkuntzan indarrean zeuden ratio eta ordu lektiboetara itzultzen exijitzearekin, baita erretreta partziala (ordezko kontratua) sustatzearekin ere. Oroitarazi behar da ELAk bakarrik, azken lege aldaketa baino lehen, eskatu ziola Foru Gobernuari haren lan-kontratadun langileria sartzeko aipatutako erretreta partzialen planean.

ELAren ustez, irtenbide hauek eta beste batzuk, bereizezinak dira baimen berriekin, Funtzio Publikoak dagoen langileriari eskaini dizkionak hain zuzen ere. Beste modu batez esanda, ezin dira banan-banan negoziatu sei hilabeteko baimenak edota seihileko sabatikoak (nahiz eta berez neurri zilegiak gerta ahal izan, baldin eta kotizazioaren % 100 estaltzen bada), eta aldi berean baztertu garrantzi handiagoko aldarrikapenak, langile askoz ere gehiagoei kalte egiten dietenak.

Beraz, baimen horien letra txikia negoziatzen hasteak Gobernuari aipatutako murrizketak kentzera behartu gabe, indar sindikala ahultzen du, oposizio erretorikoa bihurtuz, indarrik gabekoa kontratuen prekarizazioa pairatzen duten milaka langileak mobilizatzeko.

Zera da, milaka kaltetu suertatuko dira hamarreko langile gutxik (soldata altua edota familia egoera ona dutenak) bere lanaldia urriztu ahal izateko. Gauzak horrela, ELAk baieztatzen du batasun sindikalaren balioa edukin argietan eta aldarrikapen zein jarrera tinkoetan datzala, Barcinaren Gobernuari “minijobs” deitutako proposamena atzera botatzera behartu zionaren antzera.