Lakuntza: "Eskubideak ezin dira trukerako txanpon bat izan"
2021/10/24
Hego Euskal Herriko hiriburuetan ELAk deitutako manifestazioen aurretik sindikatuko idazkari nagusiak, Mitxel Lakuntzak, Radio Euskadiko Crónica de Euskadi saioan hitz egin du; bertan egungo abagune sindikal, ekonomiko eta politikoaz aritu da. Lakuntzak dei egin die Kongresuan ordezkaritza duten euskal alderdiei. Izan ere datozen asteetan pentsioak edo lan erreformak bezalako gai garrantzitsuen inguruan lerratu egin beharko dira. Gainera, eskubideak ezin direla trukerako txanpon bat izan azpimarratu du.