ELAk baliabideak eskatu dizkio Gasteizko udalari lo egiteko tokirik ez pertsonentzat
Irailaren 3tik, Gasteizko Udalak hala aginduta, Maliko 20 asilo-eskatzaile kalean lo egiten ari dira. ELAk erantzun eta neurri zehatzak eskatu dizkio Udalari, hala nola aterpetxeak prestatzea edo baliabide materialez hornitzea negua iristen denerako. Duela sei hilabetetik hona, auzoko boluntarioek, Salburuako Harrera Sarearekin batera, Salburuako Burdinbide auzo lokala eskaini dute espazio seguru batean lo egin ahal izateko.
Udalak, ordea, gutun baten bidez, boluntarioei jakinarazi die jarduera eten behar dutela edo bizilagunen lokala itxi egingo dela, erabilera ez datorrelako bat udalaren lagapen hitzarmenarekin. ELAren ustez, Udalaren beste ahalegin bat da herritarren harrera eta elkartasuna kriminalizatzeko, Euskal Herriko beste hiri batzuetan gertatu den bezala.