Azpikontratazioaren eta autonomo gisa kontratatzearen aurkako elkarretaratzea egin da Movistarren aurrean
Gaur, Movistarren dendaren aurrean elkarretaratzea egin dute azpikontratatutako enpresetako eta enpresa handien mendeko autonomoetako langileek, kontratazio formula horiek dakarten prekarietatea eta eskubideen galera salatzeko.
Telekomunikazioen sektorea azpikontratazioa eta langileak autonomo faltsu gisa kontratatzea ohikoa den sektoreetako bat da.
Langileak autonomoen erregimenean kontratatzea eta azpikontratatzea lan-abusuaren paradigma da: enpresek beren irabaziak handitzen dituzte lan-baldintzak, bizi-baldintzak eta kontziliazioa okertuz, eta ondorio larriak ditu ere langileen segurtasunean eta osasunean. Azpikontratazioak prekarizatu, diskriminatu eta hil egiten du.
Kontzentrazio hau Langileen Estatutuaren 42.1 artikulua aldatzea helburu duen dinamikaren barruan kokatzen da, azpikontratatutako langileen baldintzetan berdintasuna bermatzeko. Aste honetan mobilizatzeko deia egin da “Stop azpikontratazioa: lan berdina, soldata berdina eta baldintza berberak!” lemapean. Kanpaina honek estatu mailan ahalik eta atxikimendu gehien lortu nahi ditu, azpikontatazio orokortua debekatzeko.