Gizarte prestazioen eta Kataluniari buruzko ebazpenak
2017/06/15
Bost izango dira XIV Kongresuan eztabaidatuko diren ebazpenak; horietako hiru dagoeneko publikoki jakinak dira. Dena den, abaguneak hala agindutako, azken orduan Nazio Kontseiluak bi ebazpen berri onartu ditu Kongresuan eztabaidatzeko eta bozkatzeko. Lehena gizarte prestazioen ingurukoa da; bigarrena Kataluniari buruzkoa.
Ebazpen hauek Ponentzia Orokorraren osagarri dira, eta zenbait gai estrategikoen inguruan ELAren posizioa finkatzeko helburua dute.