Muñoz: "Hemen neoliberalismoak oposizio gutxi du"
2016/11/08
Adolfo Muñoz Txiki idazkari nagusia Onda Vasca irratian izan da gaur goizean. Egin dioten elkarrizketan "Neoliberalismoaren oposizio izateko borondaterik ez" izenburupean hainbat komunikabideetara igorritako artikuluaz eta Unai Rementeria, Bizkaiko Ahaldun Nagusiak Bizkaiko ugazabekin izandako bilera batean egindako adierazpenez hitz egin du.