UPNren Gobernuak murrizketekin jarraitzeko asmoa du Nafarroan

2014/12/12
UPNren Gobernuak murrizketekin jarraitzeko asmoa du Nafarroan
Gaur goizean ELAk Nafarroako Parlamentu aurrean protesta egin du UPNk ezarritako aurrekontu murrizketen aurka. Sindikatuaren arabera, azken bost urteetan Foru-Erkidegoko aurrekontuak 170 milioitik gora moztu dira, besteak beste hezkuntza, osasungintza eta ingurumenean. Gizarte-gastua jaistearekin batera, ezberdintasun soziala eta pobrezia hazi egin dira, maila jasanezinera iristeraino.

Adolfo Muñoz Txiki ELAko idazkari nagusiarekin batera ekitaldian Mitxel Lakuntza Nafarroako koordinatzaileak eta Mikel Noval arlo sozialeko arduradunak eta Janire Landaluze eta Iñaki zabaleta, ikerketa bulegoko kideek hitz egin dute.

ELAk PSNk, UPNk eta PPk babestu duten erreforma fiskala kritikatu dute, “zergak jaitsi nahi baitizkie aberatsenei eta enpresei”. ELAren ustez, erreforma hau inola ere ezin da onartu, zerga-sistema are injustuagoa bihurtzen udelako eta iruzur fiskalari jazartzeko ez duelako deus egingo. Hain zuzen, sindikatuak gogoratu du azken urteetako erreformak aplikatu ez balira eta 2008ko presio fiskalari eutsi izan balitzaio Nafarroan urtero 273 milioi euro gehiago bilduko lukeela Ogasunak.

Muñozen esanetan UGT eta CCOO sindikatuak erregimenaren partaideak dira eta "sindikatuen etorkizuna patronalen eta gobernuengandik urrun dagoela" gaineratu du.