Genero berdintasuna bultzatzeko ihardunaldia Kongon
2012/05/24
Garapena kooperaziorako elkartearen bitartez eta Belgikako CSC-rekin batera, ELAk mintegi bat antolatu du Kongon, maiatzaren 14 eta 15ean. Mintegiaren helburua Kongoko CSCn genero integrazioa eta genero berdintasunaren sustapena bultzatzea zen.
Partaideak 40 izan dira, 25 emakume eta 15 gizon, denak sindikatuko delegatuak ekonomia informalean (aipatu beharra dago, Kongon langileriaren % 4 soilik dagoela ekonomia formalean).
ELAk jardunaldien balorazio positiboa egiten du, eta berdintasun politikak lantzen eta bultzaten jarraitu behar dela azpimarratzen du, bai arlo nazionalean zein nazioartekoan.