EHUko lan kontratoetan iruzurra salatu du ELAk

2017/11/29
EHUko lan kontratoetan iruzurra salatu du ELAk
EHUko irakasle bat mugagabe bilakatuko lukeen sententzia bat irabazi du ELAk. 2017ko azaroaren 27an Donostiako Lan arloko 5. epaitegiak emandako epaiak ebatzi du EHUko langile baten kontratua mugagabea dela, hura kontratatzerakoan lege-iruzurra gertatu baitzen.

Langile kaltetuak, EHUrekin izandako lan harremanean hainbat kontratu sinatu ditu: irakasle asoziatu bezala zein irakasle-laguntzaile bezala ere. Beraz, irakasle lanpostu berdinean lan egiten egon da etenik gabe hainbat kontraturekin 2006tik hona. Epaileak ebazten du iruzurra eta abusu orokorra gertatu dela unibertsitateak egindako aldi baterako kontratuetan.

Epai hau ELAk aurkeztu dituen era bereko 7 demanden artean lehen auzibideari dagokio. Orain arte 3 epaiketa izan dira; beraz, bi sententziaren esperoan gaude eta beste 4 epaiketa ospatzeko zain.

Epai hau ez da irmoa. Beraz, EHUk helegiteren bat sartuz gero, EAEko Justizia Goi-Auzitegiak eman lezakeen epaia itxaron beharko dugu. Edozein kasutan, ELAk positibotzat jotzen du sententzia hau eta EHUko eta beste administrazioetako langileentzako aurrekari bat izan daitekeela uste du.

ELAren ustez, sententzia honek, gaur egun EHUn eta administrazio ezberdinetan indarrean dagoen negoziazio eredua aldatzeko beharra azaleratzen du. Sindikatuak berriro agertzen du bere elkarrizketa-nahia: EHUri irmoki eskatzen diogu has ditzala bilerak eta negoziazioak sindikatuekin, enplegu egonkorra bilatzeko helburuz.