Kutxabanken pribatizazioaren aurka, giza-katea Bilbon

2014/06/11
Kutxabanken pribatizazioaren aurka, giza-katea Bilbon
Datorren ekainaren 21ean, Bilboko kaleetan egingo den manifestazio nazionalean parte hartzeak duen garrantzia gogoratu nahi izan dute mobilizazioan parte hartu duten sindikatu eta eragile sozialetako ordezkariek.

EAJren egoitzatik Kutxabankerainoko giza katearekin salatu nahi izan  dute BBK hilabete honetan, ekainean, Fundazio Bankario bihurtzeko batzarra deitu duela, nahiz eta ez dagoen inolako legezko obligaziorik hilabete honetan egin behar izateko.

Sortutako eztabaida soziala galarazi nahi duen erabakia da eta pribatizazioaren aurkako mobilizazioak geldiaraztea ere badu helburu.

Finantza sistema publiko baten alde eta Kutxabanken pribatizazioaren aurkako manifestua deitu dute datorren 21erako Bilbon.