Ibermaticako langileek lanuzteak egin dituzte kaleratzeak salatu eta lan hitzarmena eskatzeko
2014/04/10
Ibermaticak Donostia eta Zamudion dituen zentroetako langileek bi orduko lanuztea egin dute gaur, lan hitzarmenaren negoziazioak jasaten duen blokeoa eta kaleratzeak salatzeko.
ELAk salatu duenez, Ibermaticako zuzendaritzak hamasei hilabete igaro ostean lan hitzarmenaren negoziazioak blokeatu ditu. Egoerari buelta emateko asmoz mobilizaziorako deia egin du lan batzordean gehiengoa duen sindikatuak. Lanuzteaz gain manifestazioak egin dituzte langileek Miramon eta Zamudioko teknologi-parkeetan.