Lan Arloko Epaitegiak Nafarroako Gobernua zuzendu du, sei ordezkari gehiago eman baitzizkion UGTri
Lan Arloko Epaitegiak arrazoia eman dio ELAri epai batean, eta bertan behera utzi du Nafarroako Estatuko Administrazioko Langileen Batzarrerako hauteskundeetan (2019ko ekainaren 19an) UGTri 6 ordezkari sindikal esleitu izana. Hauteskunde horietan, UGT ACAIP zerrenda korporatiboarekin koalizioan aurkeztu zen, eta 6 ordezkari lortu zituen, CCOOko 5 ordezkarirekin eta ELAko 4rekin (gainerako sei ordezkariak hainbat erakunderentzat izan ziren).
Lehenik eta behin, Nafarroako Gobernuko Lan Sailak, ELAren ohartarazpenak gorabehera, 6 ordezkari horiek eman zizkion UGTri (eta horrela zenbatu zituen hauteskunde sindikalen balantze orokorrean). Hala ere, ELAren inpugnazioak Lan Arloko Epaitegiak Nafarroako Gobernua zuzentzea lortu du, eta 6 ordezkari horiek 'besteak' epigrafearen barruan (horrela egiten da hauteskunde sindikaletako koalizioekin) konputatzera behartu du.
Beste behin ere erakusten da Nafarroan hauteskunde sindikalak ez direla bakarrik enpresetan irabazi behar, baita auzitegietan ere, Gobernuek sindikatu batzuei oparitu ez diezaien langile klaseak bere botoarekin ematen ez diena.