NORDEX BLADES LUMBIER
Lanuzteak hasi dituzte lan istripuen kudeaketa salatzeko
2026/06/23 Lan Osasuna Nafarroa
Sindikatuen arabera, langileei osatu aurretik lanera itzultzeko presio egiten zaie.
Nordex Blades Lumbierreko langileek ordubeteko lanuzteak hasi dituzte ekainaren 23an eta 24an, lantegiko lan istripuen kudeaketa salatzeko. Salatu dutenez, enpresak eta Mutua Navarrak lesioak dituzten langileei lanera lehenago itzultzeko edo alta medikoa aurreratzeko presioa egiten diete, istripu tasaren datuak hobetzeko asmoz. Langileen osasuna lehenestea eta praktika horiek amaitzea eskatu dute.