Bizkaibuseko langileek protesta egin dute babesgabe daudela salatzeko

2021/05/06
Bizkaibuseko langileek protesta egin dute babesgabe daudela salatzeko
Bizkaibuseko gidari bat labanaz erasotu zuen bidaiari batek pasa den igandean, bidaiariak maskara janzteari uko egin, eta gidariarekin izandako liskarraren ondorioz. ELA sindikatuak egoera hau salatzeko kontzentrazioa egin du Bizkaiko Foru Aldundiaren atarian.

Izan ere, ELAk azpimarratu du Bizkaibuseko gidarien aurkako erasoak areagotu egin direla osasun krisia hasi zenetik. Zehazki, langileak babesgabe daudela adierazi du sindikatuak, emakidadunen – Avanza Durangaldea S.A., kasu honetan – eta Bizkaiko Foru Aldundiaren jarrera pasiboa baita, eta egoera horien aurrean jarduteko protokolorik ez ezartzea leporatu diete, babesgabetasun-giroa eta tentsio-egoerak ugaritu direlako.