Bestelako zerga-eredu baten aldeko giza-katea Bilbon

2017/06/08
Bestelako zerga-eredu baten aldeko giza-katea Bilbon
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deituta ehunka lagunek giza-katea egin dute Bilbon bestelako eredu fiskal bat exijitzeko. ‘Jarri fiskalitatea bizitzaren zerbitzura, ez kapitalarenera’ lelopean ekimenean parte hartu duten lagunek Eusko Jaurlaritzaren, Confebasken eta Foru Aldundiaren egoitzak lotu dituzte.

Ekimenaren amaieran Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren ordezkariek nabarmendu dutenez, fiskalitatearen inguruko eztabaida bidegurutze batera iritsi da.

“EAEn eta Nafarroan erakundeek iragarri dute egungo egoera baloratu eta, behar izanez gero, aldaketaren bat egitekotan direla. Zerga-politika aldatu eta iruzur fiskalari aurre egiteko gauza bakarra behar da, borondate politikoa. Baina horretarako ezinbestekoa da patronalarekin eta botere ekonomikoekin konfrontatzea. Eta hau lortzeko bide bakarra dago, errebeldia, mobilizazio eta antolatze prozesu iraunkorrari ekitea”.