ELAk salatzen du EATON multinazionalaren asmoa Derioko lantegia ixtekoa
EATON multinazionalaren erabaki hori —Bizkaian egiten den lan gehiena Europako ekialdera lekualdatzekoa eta deuseztapen-espediente bat aurkeztekoa— enpresa multinazionalen jokabidearen beste adibide bat da. Axola zaien gauza bakarra emaitza-kontua eta etekinak sortzea da. Izan ere, mozkinak ugaltzeko, lanpostuak ehunka edo milaka suntsitu behar badira, ez dute zalantza egiten, nahiz eta horretarako Euskal Herria industriaz gabetutako orube moduan utzi behar.
Derioko ELA-lokaletan joan den asteazkenean egindako batzar batean EATONgo plantillak aho batez adierazi zuen azken mugaraino borrokatzeko asmoa duela, beti bideragarria izan den lantegi bateko postuei eustearren.
ELAk inplikazioa eskatzen die euskal erakundeei, deslokalizazio eta enplegu-galeraren beste kasu horren aurrean.