Osasunbideako oposaketetatik 64 jefatura plazak ezabatu dira

2016/05/03
ELAk positiboki baloratzen du Nafarroako Osasunbideako oposaketetatik burutzako 64 plazak ezabatu izana, 2013-2015eko EPEa ez dadin Estatutik errekurritua izan. Dena den, ELAren iritziz plaza kopurua oraindik oso murritza da kontuan izanik interinitate tasa %40tik gorakoa dela.

Behin-behineko kontratuarekin lanean ari diren pertsonen kontratazio dekretuaren aldaketa proposamena ere Mahai Orokorrean planteatu den beste gai bat izan da, honek irakasleen baldintzak hobetzen ditu. Zirriborroaren arabera, plaza jakin baterako urriaren 1a baino lehen kontratatuak diren irakasleek uda kobratuko dute; baina foru aginduaren behin-betiko testuak ez du ELAk aldarrikatutako zerrenda bakarra jasotzen. Departamentuak ez du aintzat hartu bi hizkuntza ezagutzea “plus” bat dela esaten duen sententzia.

Mahai Orokorrean landutako hirugarren gaia 30/2015 Legeak exijitutako ziurtagiria izan da, haurtzaroa eta nerabezaroa babesteko sistema aldatzen duena. ELAk Gobernuarekin bat egiten du lehenik adin gutxikoekin kontaktuan egon daitezkeen plazak identifikatzearekin, eta ondoren aipatutako dokumentua exijitzearekin. Gobernua jadanik hasi da plaza hauek exijitzen Hezkuntzan eta Nukleoan, eta Osasunbidean plaza hauek zehazten ari dira.

Bestalde, ELAk salatu du Nafarroako Gobernuak berresten du 2012an kendutako aparteko ordainsaria ordainduko duela aurrekontua dagoenean, aurreko gobernuan UPNk erabilitako aitzakia bera dela.

ELAk babesten du kontratu guztiek laguntza familiarra jasotzea eta irakasle interinoek udarako hilabeteak kobratzea; dena den, dekretu berrian gradua baztertzen da eta zerrenda bakarra ere falta da.