Lanuzte berriak Artxandako tuneletan

2017/03/09
ELA eta LAB sindikatuek Artxandako tunelak kudeatzen dituen Transbisa enpresan ordezkaritza izanik, beste lau greba egun iragarri dituzte, martxoaren 19, 20, 24 eta 26rako, 00:00etatik 6:00ak arte (18tik 19rako, 19tik 20rako, 23tik 24rako eta del 25tik 26rako gauak).

Deialdia egin da akordiorik ez dagoelako lan-hitzarmenaren negoziazioan; hau, 2014tik hona eguneratu gabe dago. Martxoaren 7an izan zen zuzendaritzarekiko azken bilera. Han ikusi genuen lan-hitzarmenaren inguruko akordioa urrun dagoela oraindik. Martxoaren 3ko bileraren ondoren, hiru greba egun izan diren arren, enpresa ia ez da mugitu; bere proposamena oso kaskarra izan da. Enpresak ez luke arazorik izan beharko langileen kolektiboa mobilizatzera daramaten helburuak adosteko; horregatik, ez dugu ulertzen aldarrikapenak neurtuak izan arren gatazka areago luzatzea.

Horregatik deitu ditugu lanuzte berriak; gainera, litekeena da grebak eta mobilizazioa epe laburrean gogortzea.