ELAk presondegietako eskuduntza eskatu du berriro ere

2014/06/16
Eusko Jaurlaritzak garbi utzi du duen interes urria presoen baldintzak hobetzeko, baita Hego Euskal Herriko presondegietako langile publikoen lan baldintzak hobetzeari dagokionez ere.

Urkullu Lehendakariak Zaballa presondegira egingo duen bisitaren aurrean ELAk eskuduntzak eskatu ditu berriro ere.

ELAren aburuz Eusko Jaurlaritza, Lehendakaria buru duela, ez da erakusten ari batere borondate politikorik presondegietako politiken eskuduntza irmo eskatzen. Eskuduntza honek dagoeneko gainditu ditu arrazoizkoak liratekeen epe guztiak espainiar estatuak bete ez dituen eskuduntza historikoen barruan.

Eusko Jaurlaritzak garbi utzi du duen interes urria presoen baldintzak hobetzeko, baita Hego Euskal Herriko presondegietako langile publikoen lan baldintzak hobetzeari dagokionez ere.

Eusko Jaurlaritzak uko egin dio presondegietako antolakuntza, errejimen eta antolakuntzaren eskuduntzari, baita gai penitentziarioan lege eredu propio baten eskuduntzari ere.

Eusko Jaurlaritza eroso sentitzen da espainiatik datorren eredu penitentziarioa onartuz, bertako ereduari uko eginez. Bertako eredu batek alde batetik bai presoei, eta baita euskal gizarteari ere antolakuntza eta zerbitzu hobe bat ematea ahalbideratuko luke, eta bestalde bertako langileek burutzen duten lanaren hobetze eta errekonozimendu bat ekarriko luke.