ELAren jarrera hartzea Sestaoko La Navalen egoera larria dela eta
Sestaoko La Navaleko untziolak bizi duen egoera larriaren aurream ELAK hurrengo zehaztasunak adierazi nahi ditu:
Sestaoko untziola guztiz produktiboa da. Gaur egun bertan lan zamarik ez bago SEPIren erabakiaren ondorioa da. SEPIk azken urteotan hartu dituen erabaki guztiak ikusita, argi dago egun lan zama edukitzea traba bat izango litzatekeela, baita laster hartuko dituzten erabakietarako ere.
Lanik ez kontratatzearen erabakia guztiz politikoa da, berdin gertatzen da zein instalazio bultzatu eta zeintzuk ez erabaki behar denean.
Ezkerraldeko industrialdeko eta inguruko industria laguntzaileko 4.000 lanpostu zuzen eta 6.000 zeharkako arriskuan daude.
Plan industrialarekin, untziola arriskuan jar dezaketen erabakiak baldintzatzea lortu nahi da. Zenbait "informazio interesatuen" arabera, IZAR taldeak jaso dituen dirulaguntzak itzultzeko aktiboak lortzeko modua, zenbait lantokietako lurrak saltzea izango zen. ELAk ez du onartuko higiezinen espekulazioaren bitartez lanpostuekin amaitzea.
Administrazio guztien inplikazioa exijitzen dugu. Prozesua tramitatzeko ematen ari den obskurantismoa salatzen dugu.
ELArentzat Ezkerraldea berreskuratzeko planik hoberena daukagun industria mantendu eta bultzatzea da.
Euskal Herriko ontzigintzak hainbat birmoldaketa jaso ditu. Gaur Madrilen agintzen daudenek bere garaian Euskalduna itxi zuten. Erabakiak hartzeko ardura dutenei La Navaleko Untziolaren etorkizuna berma dezaten exijitzen diegu.
Beste edozein erabakik, gure sindikatuaren errefusatzea eta mobilizazioa jasoko ditu.