Gipuzkoako Elikagaien Merkataritza eta Industria
Hitzarmena negoziatzeko batzordea eratu da
2026/03/02 Industria eta Eraikuntza Urola-Kosta Oarso-Bidasoa Deba Oria-Goierri Donostia
Apirilaren 30ean izango da lehen negoziazio bilera. ELAk, sindikatu nagusiak, % 39,76eko ordezkaritza du negoziazio horretan.
ELAk eskatuta, Gipuzkoako elikagaien industria eta merkataritzako hitzarmena negoziatzeko batzordea eratu da. Lehen negoziazio bilera apirilaren 30ean izango da.
Ordezkaritzaren % 39,75 izanik, ELA da sindikatu nagusia eta urte hauetan gehien hazi dena. Azken negoziazioan % 27,97ko ordezkaritza zuten
Patronalaren aldetik, ADEGI da negoziazio horretan gehiengoa duen patronala, % 56,13ko ordezkaritzarekin.