Osakidetzak bere bost Ospitale nagusietan 1171 ohe ixtea erabaki du
Ordezkapenetan aurreztea helburu duela, Osakidetzak bere 5 Ospitale nagusietan 1171 ohe ixtea erabaki du, sare guztian dauden oheen %20.
Ohe itxiera honen erruz ezinezkoa izango da urtean zehar izaten den lan erritmoa mantentzea eta, ondorioz, itxaron zerrendak luzatu egingo dira, larrialdietako gaixoak azkartasunez ospitaleratzea ezinezko bihurtzen da eta aurreikusita zeuden ebakuntzak atzeratzera ere heldu dira.
Eusko Jaurlaritzaren murrizketa politikek Osakidetza mugara eraman dute eta ez dago inolako tarterik errakuntzarako. Adibide bat ematearren, Gurutzetako Ospitalean programatutako ebakuntza batzuk atzeratu behar izan dituzte UCIan ebakuntza-ondorenerako oherik ez dagoelako.
ELAk Osakidetzari enplegu suntsiketa eta zerbitzuaren okertze politikarekin buka dezala exijitzen dio. Azken urteetan 3000 lanpostu baino gehiago suntsitu ditu eta horrek ezinezko egiten du eman beharko genukeen kalitatezko zerbitzua eskaintzea.
ELGEko bataz-besteko gastua egingo bagenu gure osasun sisteman urtero 1000 milioi euro gehiago gastatu beharko genituzke Euskal Autonomi Erkidegoan. Gizarte honek merezi duen osasun-zerbitzua jasotzeko nahikoa aberastasun sortzen du, baina ez dago hortarako borondate politikorik. Eredu honen alde deitu dugu ostegunak 26an Bilbon manifestazio batera, dei egiten diogu langile eta gizarte guztiari bertan parte har dezan.