Material bilketa (Kuba)

ELAk Kubarako material bilketa abiatu du

2026/05/12 Nazioartekoa
ELAk Kubarako material bilketa abiatu du
Estatu Batuek hamarkadetan ezarritako blokeoak muturreko egoerara eraman du Kubako herria. Egoera honen aurrean, elkartasuna areagotzea da gure erantzuna.

Dagoeneko pauso bat eman dugu, Euskadi-Cuba elkarteak bultzatutako eguzki-panelen kanpainari ekarpena eginez. Hala ere, gehiago behar da, eta kolektiboki egin behar dugu.

Horregatik, ELAk Kubara bidaltzeko oinarrizko materiala biltzeko kanpaina jarri du martxan. Bilketa Gasteiz, Bilbo, Donostia eta Iruñeako lokaletan egingo da maiatzaren 29ra arte.

Bilduko diren produktuak zerrendan aurkituko dituzue. Edozein ekarpen baliotsua izango da.