Prekarietateak gora egiten duen bitartean ez da enplegurik sortzen

2014/10/02
Prekarietatea gero eta handiagoa da, eta enpleguen kalitatea gero eta okerragoa. Garbi dago gobernuan daudenen lehentasuna ez dela egoera hau aldatzea, eta politika hauek aldatzen ez diren bitartean pobrezia eta prekarietateak gora egingo dute.

Enplegu Zerbitzu Publikoak gaur argitaratu dituen datuen arabera Hego Euskal Herrian 215.743 pertsona izan dira langabezian irailean, abuztuan baino 353 gehiago eta duela urte bete baino 11.150 gutxiago.

Langabezia tasa %16koa da, hau da, EB-28ko bataz bestekoa baino 5,9 puntu altuagoa (%10,1koa izan da abuztuan), eta soilik Kroaziak, Espainiar Estatuak eta Greziak dute langabezia tasa altuagoa.

Langabezia zerrenden bilakaera honek ez du esan nahi enplegua sortzen ari denik. Horren erakusle da gizarte segurantzan afiliazioaren bilakaera ezberdina dela eta migrazioak. Gainera, prekarietatea gero eta handiagoa da, behin-behinekotasuna eta lanaldi murritzak gero eta gehiago hazten ari dira.

Gobernuek inolako babesik gabe uzten dituzte langabezian daudenei. Hego Euskal Herrian 109.398 pertsona daude langabezian eta inolako langabezia prestaziorik jaso gabe, guztien %50,7.

Prekarietatea gero eta handiagoa da, eta enpleguen kalitatea gero eta okerragoa. Garbi dago gobernuan daudenen lehentasuna ez dela egoera hau aldatzea, eta politika hauek aldatzen ez diren bitartean pobrezia eta prekarietateak gora egingo dute.

Soilik enpresetan eta kalean antolatuz eta borrokatuz lortuko dugu kapitalismoaren biktima izaten ari garenon aldeko politikak egitea.