Formicako langileek itxialdiarekin jarraitzen dute Galdakaoko lantegian

2012/10/31
Formicako langileek itxialdiarekin jarraitzen dute Galdakaoko lantegian
Formicako langileek Galdakaoko lantegian itxialdia hasi zutenetik 42 egun bete dira. Bitartean, multinazionalaren zuzendaritzak erregulazio espedientea mantendu eta Galdakaoko lantegia ixteko ahaleginetan jarraitzen du. Egoera honen aurrean langileak greba mugagabea egiten ari dira lantegia zabalik mantentzearen alde eta azken asteetan mobilizazioek ez dute etenik.

Lan erregulazio espedienteak eragiten dien 169 langileetatik 116 kaleratu ditu dagoeneko zuzendaritzak. Formicako enpresa batzordeak auzitegietara jo du erregulazio espedientea baliorik gabe utzi dezaten.

Bestalde, Galdakoko langileak greba mugagabean daude eta azken asteotan hainbat mobilizazioa egin dituzte euren lanpostuen alde.