ELA Nafarroako Parlamentura joango da Administrazioen ez-funtzionarioentzako graduaren ordainketa defendatzera

2015/02/16
ELA sindikatuak Nafarroako Parlamentuan defendatuko du 251/1993 Foru Dekretuaren aldaketa, behin-behineko langile publiko guztien soldatak funtzionarioen soldatekin berdintzeko, batez ere gradu konzeptua indarrean jarriz, orain arte kontuan hartzen ez dena.

Nafarroako Parlamentuak abian jarri du ponentzia ofizial bat betiko aldarrikapen sindikala hau aztertzeko, eta datorren astetik aurrera ELAk bertan parte hartuko du “lan bera, soldata bera” oinarria defendatuz. Jakina denez, negoziazio kolektiboaren gune askotara eraman du aldarrikapen hori (Mahai Orokorrean, hainbat plataformetan...), indarrean dagoen lege araudiaren eskaseko aukerak ikusita.

Negoziazio kolektiboaren bidez gradu konzeptuaren orokortzeari uko egin gabe, ELA Parlamentura joango da tresna berri hau probesteko asmoz, beti ere ez-funtzionariek pairatzen duten soldaten diskriminazio hau suntsitze aldera. “Lan bera, soldata bera” leloak babes garrantzia jaso berri du Nafarroako Auzitegi Administratiboaren ebazpen baten bidez: Tuterako udaleko langile bati famili-laguntza kobratzeko eskubidea aitortzen zaio, udal hartan ELAk sinatutako hitzarmen kolektiboari esker.