CCOOk eta ASCOVI patronalak prekaritatea betikotuko duen hitzarmena sinatu dute

2025eko urriaren 14an, sektoreko negoziazio mahaiaren bosgarren bilera egin da, eta CCOOk eta Patronalak Bizkaiko Eraikuntzako hitzarmena sinatu dute. Lan-baldintzetan aurrerapausoa izan beharrean, akordio horrek ez ditu kontuan hartzen herrialdeko sektore gogorrenetako eta arriskutsuenetako batean lan egiten duten milaka pertsonari eragiten dieten egiturazko arazoak.
Arazo horiei heldu beharrean, sinatutako akordioa soldata igoerak adostera mugatzen da: 2025. urterako %3koak, 2026rako KPI + %0,5ekoa eta 2027rako KPI + 0,5ekoa. Horrez gain, 2027an lanaldia 4 orduz murriztea adostu dute. Gainerako edukiak ez dira negoziazioaren lorpenak, indarrean dagoen legeriari egindako egokitzapenak baizik.
ELAren ustez, beste behin ere, sektorea duintzeko aukera galdu da. Lan-ezbehar-tasa handiko sektorea da, eta CCOOk eta Patronalak lan-arriskuen prebentzioaren arloko funtsezko gai asko ez ditzute kontuan hartu.
Akordioak ez du aplikazio-bermerik ere jasotzen.
Enpresek irabaziak handitzen jarraitzen duten bitartean, sektorean lan egiten duten pertsonak prekaritatera eta lan baldintza txarretara kondenatzen dituzte.