Bizkaiko Aldundiko larrialdien komunikazio zentruak, publiko eta profesionala izatea aldarrikatu dute

2016/09/28
Bizkaiko Aldundiko larrialdien komunikazio zentruak, publiko eta profesionala izatea aldarrikatu dute
Bizkaiko Aldundia GERTU programa piloto berria eta larrialdi zerbitzuen komunikazio zentru berri bat eraikitzeko proiektua aurreratu du. ELAk kalitatezko zerbitzu publiko baten aldeko apustua egin dezan, langile publiko eta profesionalekin eskatu du.

ELAtik proiektu honen tramitazioan izaten ari diren isiltasuna salatu nahi dugu. Eragindako langileei kontsultatu gabe, Atal Sindikalek egindako informazio zehatzei erantzunik eman gabe, etab. Gainera, ez dugu erantzunik izan ELAk aurkeztutako datu eta txostenei eta horrek zerbitzu hauen etorkizuna beltz ikusaraztea eragiten digu.

Foru Aldundiko larrialdi zerbitzuen komunikazio zentruak, nekazaritza sailari eragiten dio, baina baita suhiltzaileei eta lan publikoen sailari ere.

ELAk, kalitatezko zerbitzu publiko baten defentsan kontutan hartzeko txosten eta argumentu asko aurkeztu ditu. Ez dugu Bizkaiko Foru Aldundiaren aldetik inongo erantzunik jaso.

Larrialdi baten aurrean, erantzuna eraginkorra izateko, deiaren kudeaketa profesionala ezinbestekoa da Komunikazio Zentruetan, langile publiko eta profesionalak egon behar dira, europako direktibek adierazten duten bezala.

Bizkaiko Foru Aldundiak inauguratu nahi duen emergentzia zentru berriak, langile publiko eta profesionalak izan behar ditu. ELAn argi daukagu:
1- Bizkaiko Baserritarrak, ongi ezagutzen dute Base Gorria. Erretze kontrolatu bat egiteko argibideak ematen ditu, animaliak jasotzeko… eta basoen suteak koordinatzeko zentrua da. Azken hilabeteetan Bizkaian sute gutxi izan dira eta gainera eragin txikiekin. Honek argi erakusten du gure profesionalek lana ondo egiten dutela.
2- Suhiltzaile parke bateko bai gai materialak eta baita langileak hobekien mobilizatuko dituen pertsonak, suhiltzaileak izango dira. Dudarik gabe, sute baten aurrean argibide egokienak emango dituenak dira.

Bizkaiko Foru Aldundiak urteetan aurrekontu asko inbertitu du larrialdietako deiak kudeatzeko orduan langile profesionaletan. Esperientziak erakusten digu, sistema honek funtzionatzen duela.

ELAk zerbitzu publiko eta profesional baten alde borrokan jarraituko du, enpleguaren eta kalitatezko zerbitzuen alde. Ez dago argudiorik, gaur egun publikoa denak, publikoa izateari uzteko.