ELAk Justiziako soldatetan beste murrizketa bat eta urteko jardunaren igoera salatzen ditu
Aurten “produktibitate” izenarekin jaso dute lehenengo urterako agindutakoa, eta konpromisoa zegoen aurrerantzean kopuru hauek egonkortuko zirela. Pasa den asteartean, ordea, Justiziako Zuzendaritza Orokorrak, 2017an jasotako kopuruak ez direla egonkortuko iragarri zuen eta galdu egingo direla. ELAk uste du, hau guztia Foru Administrazioan okerren ordainduta dagoen kolektiboari iruzur egitea dela. 2018rako agindutako kopuruak jasota ere, aurreko urtekoak galduko direnez, Kontseilariak zabaldutakoa eta iragarritakoa ez da beteko.
Lan Egutegiaren negoziazioan, urteko neurketan desberdintasunak azaldu dira, eta hauek konponduko ez balira, 27 ordu baino gehiagoko gehitzea suposa lezakete. Desberdintasun hauek datoz Administrazioak justifikatu ez duen irizpide aldaketa bat egin duelako.
ELAk uste du onartezina dela Gobernuak, bere langileen lan baldintzak hobetu beharrean, murrizketak aplikatzea, eta aurreko gobernuaren eredua jarraituz, Justiziako kolektiboa bereziki zigortzea. Berriro ere Nafarroako Gobernuak ez du bere langiletzat hartzen Justiziako langileria. Honek aurrez aurre jotzen du Gobernu akordioaren aurka eta aurrera joanez gero, iruzur honi mobilizazio sendoekin erantzun beharko diogu.