Ausardia gehiago behar da Nafarroan zerga iruzurraren aurka borrokatzeko

2016/07/21
Nafarroako Gobernuak Zerga iruzurraren aurka borrokatzeko planaren zirriborroa aurkeztu berri du. ELAren iritziz plan honek ez dio erantzuten Nafarroan dagoen iruzurrak eskatzen duen aldaketari, eta jarraikortasuna ematen dio orain arte egon diren planei. Horregatik, ELAk uste du ausardia gehiago behar dela Nafarroan zerga iruzurraren aurka borrokatzeko.