ATELTRANS eta TRANSTELCO enpresetako ordezkarien dimisioa aurkeztu du ELAk
ELAk bi delegatuekin gertatutakoa ezagutzeko bileran honakoa egiaztatu du:
-
Sinatu duten enpresa-hitzarmenak lan-baldintzak zeharo okertzen ditu; bera negoziatzeko prozesuan ez dira aintzat hartu ezinbestekoak diren zintzotasuna eta gardentasuna.
-
Bi ordezkariok hitzarmena negoziatu eta sinatu izana ezkutatu egin dute, eta sindikatua alde batera utzita jokatu dute, jakinik ELAk ez dituela halako praktikak onartzen. Sindikatu honen ustez gertatu dena justifikaezina eta oso larria da.
-
Jokabidea oso larria eta sindikatuaren printzipioen aurkakoa izanik, ELAk berehala dimisioa emateko galdegin die, baita haiek onartu ere; gaur goizean aurkeztu dira dimisioak Lan Sailean. Horrenbestez, honez gero bi pertsona horiek ez dira delegatuak.
-
Kontutan hartuz hitzartutako zenbait edukinak Lan arauen legalidatik at egon daitezkela, ELAko zerbitzu juridikoek, hitzarmenaren salaketa aztertzen ari dira baliogabetzeko asmoz.
-
Sindikatuak erabaki honekin ere ELAko gainerako ordezkariei ematen dien babes osoa adierazi nahi zuen, egunez egun egiten duten lanarekin beren lankideak defenditzen baitituzte erreforma laboralaren eraginen eta xantaia patronalaren aurka.
-
Azkenik, ELAk eutsi egiten dio soldatak eta enplegua defenditzeko bere estrategiari, hau ezinbesteko tresna baita krisi ekonomikoari aurre egiteko; bestalde, lantokietan diharduten pertsonak antolatzea ere behar-beharrezkoa da enpresak sindikalizatzeko eta saihesteko, oraingo honetan gertatu den bezala, enpresarioek erreforma laboralak ematen dizkien aukerak balia ditzaten.