ELAk exijitzen dio Eusko Jaurlaritzari lanaldia luzatzeari buruzko dekretua erretiratzeko, eta 35 orduko lanaldia berriro ezartzeko
Sektore publikoko merkataritza-zorra kontrolatzearen gaineko lege organikoaren egitasmoari egindako zuzenketa batek aldaketa bat ekarriko dio Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuari: norberaren gaietarako egunak, urtean, lau izango dira aurrerantzean, oraingo hiruren ordez.
ELAtik gogora ekartzen dugu herri-erakundeen azken urteotako murrizketa-politiken ondorioz milaka lanpostu publiko suntsitu direla, lan-eskubideak galdu, soldatak %23tik gora murriztu, lanaldia luzatu, baja-osagarriak gutxitu, egun libreak urritu, eta EEE bidez herri-langileak kaleratzeko aukera eman.
ELAtik eskatzen diegu erakundeei horrelako politikak zeharo aldatzeko, zerbitzu publikoen aldeko apustua egiteko, eta azken urteotan murrizturiko eskubide guztiak itzultzeko.
Eusko Jaurlaritza premiatzen dugu lanaldiaren dekretua berehala erretiratzera, eta 35 orduko akordioa betetzera. Aipaturiko dekretuak lanaldia gutxienez 45 ordura luzatu zuen, eta milaka lanpostu suntsitu.
Azkenik, dei egiten diegu zerbitzu publikoetako langileei mobilizatzen jarraitzeko, kalitatezko zerbitzu publiko unibertsalen alde. Horrela bakarrik berreskuratu ahal izango ditugu suntsitutako lanpostuak eta kendutako lan-baldintzak.