ELAk Euskara Legearen deuseztatzea eta euskararen ofizialtasuna Nafarroa osoan eskatzen du

2011/12/15
ELA sindikatuak gogora ekartzen du gaur, abenduaren 15ean, Euskara Legeak 25 urte beteko dituela. Arau horrek eskualdea banatu zuen hiru eremutan, euskararen areagotze eta promozio jarduerak zeharo oztopatuz.

Gaurkoan, 25 urte igarota, agerian geratu dira lege horren ondorio latzak eta eskualdeko banaketa artifizialaren kalteak. Horren ondorioz, ELAk eskatzen du Nafarroa osorako euskararen ofizialtasuna eta Euskara Legearen deuseztatzea, hori baita euskararen biziraupena bermatzeko era bakarra, inolako diskriminaziorik gabe nafarren artean.