Irailean sinatutako kontratuen %93,6ak aldi baterakoan izan ziren

2014/10/09
Irailean sinatutako kontratuen %93,6ak aldi baterakoan izan ziren
ELAk enpleguaren bilakaerari loturiko txostena aurkeztu du gaur Bilbon. Txostenak dioenez inoizkomailarik altuenera iritsi da langabezia Hego Euskal Herrian. Egun %16,1koa da eta murrizketek jarraitzen baldin badute igotzen joangoda. Bestalde, soldatapeko enpleguaren pisuak aberastasunean nabarmenki behera egin duela nabarmendu du ELAk bere txostenean.

ELAren "Egoera sozialeta ekonomikoaren" azterketaren aurkezpenean Adolfo Muñoz, idazkari nagusia, Mikel Noval, arlo sozialeko arduraduna, eta IñakiZabaleta, ikerketa bulegoko kidea, izan dira. ELAko ordezkariek adierazi dute diskurtso ekonomikoa zalantzan jarri beharra dagoelaeta aberastasunaren banaketa ekarri behar dela eztabaidaren muinera. “Testuinguru honetan, kontua ez da nola atera geldialdiekonomikotik, baizik eta ekonomia bidezkoago, egonkorrago eta sostenguago bat urratzea”.

Hego Euskal Herriko langabezi-tasa %16,1 da, Europakoa bataz-bestekoa baino 5,9 puntu handiagoa. Langabezi-zerrendan izena emandako lagunen kopurua 119.586lagunetan igo da 2007ko abendutik 2014ko iraila bitartean, ELAk azaldu duenez. Sinatutako kontratuen %93,6ak aldi baterakoan izandira epealdi honetan.

Adolfo Muñozen hitzetan"enplegua ez da lehentasuna Urkullu eta Barcinaren gobernuentzat. Tematuta daude murrizketekin eta politika horrekenpleguaren suntsiketa dakar". Era honetan, nabarmendu du aurrekontu orekatuak egin beharra aitzakia gisa erabiltzen direlagastu sozialean eta zerbitzu publikoetan murrizketa latzak egiteko.

Gasteiz eta Iruñeako“elkarrizketa sozialak” UGT eta CCOO sindikatuen eta Confebask eta CEN patronalen erreskaterako planak bihurtu direla esan du.Gainera EAEn gutxiengo sindikalarekin jarriko dela martxan salatu du, hori “demokraziaren aurkako neurria dela” gaineratuz.