Txingudi Zerbitzuak- Irun eta Hondarribiko ur eta hondakin zerbitzua

Langileek irtenbideak eskatu dituzte udaletxeko plenoan, 25. greba egunean

Langileek irtenbideak eskatu dituzte udaletxeko plenoan, 25. greba egunean
25. greba eguna dute Txingudiko Zerbitzuaken, Irungo eta Hondarribiko ur eta hondakinak kudeatzen dituen enpresan. Hitzarmen kolektiboaren negoziazioa erabat blokeatuta dago, beraz, administrazio kontseiluan parte hartzen duten udal taldeei negoziatzeko eta akordio batetara iristeko irtenbideak eskatu dizkiete. Egoera kritikoa da: erosahalmenean 16 puntu galdu dituzte, azpikontratek baino gutxiago kobratzen dute eta zuzendaritzak 94.000 euro kobratzen ditu urtean, Irungo alkateak baino 23.000 gehiago.