Gipuzkoako Diputazioak Bide Berriko 54 langile kaleratu ditu

2012/05/29
Gipuzkoako Diputazioak Bide Berriko 54 langile kaleratu ditu
Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako arduradunek Bide Berriko Lan Batzordearekin (LABeko ordezkaria ez zen agertu ) maiatzaren 25an egin zuen bileran kaleratzeak onartu zituen. Egungo 54 langile beste enpresa batzuetan birkolokatzeko aukera bertan behera uzten duela konfirmatu zuen.

 

Egun, adingabeentzako bost zentro kudeatzen ditu Gipuzkoan eta enplegu erregulazio espediente baten menpe daude, aipatu enpresa judizialki esku hartua bait dago.

Diputazioa, arazoa bideratzera ukatu da, soilik irizpide ekonomikoak aintzat hartuta, adin txikikoak beste pisu batzuetan banatu ditu. Hauekin profesionalki egindako lana pikutara botaz eta gainera, 54 langile kaleratuz. Bidean, langile hauek sektoreko hitzarmenak emandako subrogaziorako eskubidea ez dute errespetatu (Diputazioak berak adjudikazio guztietan exijitzen duena).

ELArentzat, onartezinak dira Diputazioko arduradunek hartutako erabaki hauek. Zerikusirik ez baitute, adin txikikoak babestearekin eta are eta gutxiago, baliabide publikoak kudeatzeko duten ardurekin. 54 lanpostu suntsitzeari arduragabekeri galanta deritzogu, zerbitzuaren kalitatearen okertzea dakarrelako eta Gizarte Esku-hartzean lanean diharduten langileen prekarizazioan sakontzen duelako, batik bat emakumeak.